Horkonpon

Horkonpon https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2015/10/13
kritika
Testua: Testuak: Egoitz Gonzalez @aldakur
Plataforma: Android - IOS
166.zenbakia
Horkonpon
Gure herrietan badira zuloz betetako kaleak, bonbila apurtuta duten farolak edota zebrabidea beharko luketen pasabideak. Horrelakoak konpontzeko iradokizunak badituzu, aplikazio honekin arduradunei berehala jakinaraziko dizkiezu. Erabilera oso erraza du. Aplikazoa irekitzerakoan pantaila garbia irekiko da, eta bertan nahi duzun oharra idatzi ahalko duzu. Nahi izanez gero, argazki bat atxikitzeko aukera izango duzu. Azkenik, mezua bidali eta zure Udalerako bidea hartuko du. Ziurtatu zure Udalak zerbitzu hau eskaintzen duela.