Ibil Bedi, Izaro, Janus Lester, Zetak eta Rüdigerrek jaso dute Musika Bulegoa Saria

Ibil Bedi, Izaro, Janus Lester, Zetak eta Rüdigerrek jaso dute Musika Bulegoa Saria 'Irati' filmaren soinu bandaren egileei, Maite Arroitajauregi eta Aranzazu Callejari, Euskal Barrokensembleri, Gor zigiluari eta ESAS-i ere egin diete aitortza. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/ibil-bedi-izaro-janus-lester-zetak-eta-rudigerrek-jaso-dute-musika-bulegoa-saria/@@download/image/WhatsApp-Image-2024-05-16-at-13.37.12.jpeg
2024/05/17
'Irati' filmaren soinu bandaren egileei, Maite Arroitajauregi eta Aranzazu Callejari, Euskal Barrokensembleri, Gor zigiluari eta ESAS-i ere egin diete aitortza.
Ibil Bedi, Izaro, Janus Lester, Zetak eta Rüdigerrek jaso dute Musika Bulegoa Saria

Euskal Herriko artista eta taldeek iaz sortutako 120 musika-proiektu eta proposamen jaso dituzte 8. Musika Bulegoa Sarietan, eta epaimahaiak guztiak aztertu ditu saria nori eman erabakitzeko. Zortzi sari banatu dituzte eurek: Bas(h)oan, BilbaoSinfonietta, Ibil Bedi, Izaro, Janus Lester, Rüdiger, Zetak, eta Maite Arroitajauregi eta Aranzazu Calleja Irati filmaren soinu bandagatik. Epaimahaia zortzi lagunek osatu dute, tartean Idoia Hernandez pianista eta konpositoreak, Irene Prieto Forbbiden Colours proiektuaren arduradunak, Marina Hervás filosofo eta musikologoak, eta Olatz Salvador musikariak.

Etxepare Institutuak euskal musika nazioartera zabaltzeko lana aitortzeko saria ematen du,eta aurtengoan Euskal Barrokensemblek jaso du, "antzinako musikaren esparruan estilo propioa lantzeaz gain, hura euskara eta euskal kulturarekin sustraitu eta munduko bestelako hizkuntza eta kulturekin uztartzeagatik".

Euskal Herriko Musika Bulegoa Elkarteko zuzendaritza-batzordeak erabakitako ohorezko sari berezia Gor Diskak disko-zigiluarientzat izan da, "euskal musikan egindako ibilbide eta ekarpenarengatik". Iaz amaitu zuen ibilbidea disketxeak, 300 disko baino gehiago argitaratuta.

Publikoaren Saria ere banatu da lehen aldiz. Musikazaleek berrogeita hamar proiektu finalisten artean bozkatu dute aplikazio bidez eta ESASek, Emakume Sortzaile eta Artisten Sareak, jaso du saria.