Igandean izango da Baztandarren Biltzarra, Elizondon

Igandean izango da Baztandarren Biltzarra, Elizondon Karrozen desfilea egingo dute aurten ere, herri bakoitzeko kezkak eta aldarrikapenak islatzeko. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/igandean-izango-da-baztandarren-biltzarra-elizondon/@@download/image/1720442183_archive_baztandarren_biltzarra_carrozas.jpg
2024/07/19
Karrozen desfilea egingo dute aurten ere, herri bakoitzeko kezkak eta aldarrikapenak islatzeko.
Igandean izango da Baztandarren Biltzarra, Elizondon

Baztandarrak Elizondon elkartuko dira igandean, hilaren 21ean, Baztandarren Biltzarra ospatzeko. Karrozen desfilea, dantza tradizionala eta herri bazkaria izango dira jai herrikoi honetan. 

Artisautza azoka izango da goizeko hamarretatik aurrera eta ordubete geroago egingo dute karrozen desfilea. Herri bakoitzak bere karroza egiten du eta horretan bere aldarrikapen eta eskariak islatzen ditu.

Ordu bietan mutil-dantza egingo dute plazan, eta ordu erdi geroago herri bazkaria. Bazkarirako sarrerak aldez aurretik erosi behar dira Baztandarren Biltzarraren egoitzan.

Bazkalondoren, Baztandarren Biltzarra Elkartearen adierazpenaren irakurketa, sari-banaketa, tonbola-zozketa, dantzak eta abarrak izango dira. Arratsaldeko seietatik aurrera, berriz, dantzaldia egingo dute.

Saioa Ligosen kartela
Baztandarren Biltzarreko kartela Saioa Ligos elizondoar gazteak egin du, eta lau pertsona ageri dira bertan; bi jantzi tradizionalez jantziak eta beste biak garai eta estilo desberdineko jantziz. Irudi horrekin, egileak norberaren nortasuna irudikatzeko eta adierazteko askatasuna aldarrikatzen du, epaitua eta diskriminatua izateko beldurrik gabe.