Ihes-gela, mahai-jokoa eta bisita gidatuak Bilboko Euskararen Etxean

Ihes-gela, mahai-jokoa eta bisita gidatuak Bilboko Euskararen Etxean Egun hauetarako plan gozagarriak daude heldu zein haurrentzat. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/ihes-gela-mahai-jokoa-eta-bisita-gidatuak-bilboko-euskararen-etxean/@@download/image/Axkoeta-Beitia-familia-840x410.jpg
2024/12/27
Egun hauetarako plan gozagarriak daude heldu zein haurrentzat.
Ihes-gela, mahai-jokoa eta bisita gidatuak Bilboko Euskararen Etxean

Euskararen Etxeak eskaintza berezia prestatu du Gabon hauetarako, eta hainbat ekintza dituzte bertan. Hasteko, Euskal Alien Nazioa ihes-gela dute martxan. Ihes-gelan barneratzen direnek euskarari lotutako zientzia fikziozko misterioa askatu beharko dute aretotik atera ahal izateko. Doako ihes-gela da, 15 urtetik gorakoentzat. Bi jokalarik parte hartu behar dute gutxienez eta gehienez, aldiz, seik. Bertan ibiltzeko aukera izango da gaur, igandean eta urtarrilaren 3an, 17:30etik aurrera. Hemen egin behar dira erreserbak.

Bestetik, haurrek euskaraz jolas dezaten, Hostopostoak programa dago bertan. Egitasmoaren helburua euskaraz eta familian jplastea da, 6 eta 10 urte bitarteko umeekin. Mahai-jolas erraldoi bat izango da eta irudimena eta ahalmen sortzailea landuko dira. Bihar, larunbata, astelehenean eta urtarrilaren 2an eta 4an izango da bertan parte hartzeko aukera, 944 028 081 telefono zenbakian erreserba eginda.

Azkenik, interpretazio zentroaren bisita gidatuak ere badira, eta euskarazko bisitak gaur, igandean eta urtarrilaren 3an izango dira, 16:30etik aurrera. Erreserbak info@euskararenetxea.eus helbidean egin daitezke, edo 94 402 80 81 telefono zenbakian.