Ikasleekin batera hazten diren eskola uniformeak diseinatu dituzte

Ikasleekin batera hazten diren eskola uniformeak diseinatu dituzte Togoko (Afrika) eskolako uniforme hauek, bertako ikasleei bizitza hobe bat eraikitzeko aukera eskaintzen die. Gai baitira eurekin hazi eta egokitzeko. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/ikasleekin-batera-hazten-diren-eskola-uniformeak-diseinatu-dituzte/@@download/image/Captura de pantalla 2024-08-26 a las 7.41.24.png
2024/08/27
Togoko (Afrika) eskolako uniforme hauek, bertako ikasleei bizitza hobe bat eraikitzeko aukera eskaintzen die. Gai baitira eurekin hazi eta egokitzeko.
Ikasleekin batera hazten diren eskola uniformeak diseinatu dituzte

Togo munduko herrialde txiroenetako bat da. Enpresari estatubatuar bat, hau iraultzeko asmoz bertako emakume eta haurrak ahalduntzen saiatzen ari da. Horregatik nahi du neskatoek ikasten jarraitzea, etorkizunean lan on bat eskuratu eta euren familietara diru-sarrerak ekartzeko. Horretarako sortu ditu uniforme berezi hauek. Guztiak bertako emakumeek josiak. Lan horregatik ordaindu egiten ditu noski, bi belaunaldietako emakumeak bilakatuz onuradun.

Diru asmorik gabeko erakundea Style Her Empowered deitzen da, laburtuz SHE. Payton McGriff-ek sortua izan zen bere unibertsitateko azken urteko proiektu bezala eta orduan hasi zen, bere ideia aplikatzeko lekuak bilatzen.

Izan ere, munduko neskatoetatik 100 milioi baino gehiagok beren ikasketak utzi beharra izaten dute. Kasualitatez, Idahoko unibertsitatean zuen irakasle bat Togokoa zen eta McGriff-ek bertara bidaiatzeko aukera izan zuen. Jakin ahal izan zuenaren arabera familien %69 txirotasun atalasetik behera bizi ziren. Honi, eskola uniformea erosteak duen kostua gehitzen badiogu, munduaren leku honetan eskolan jarraitzea ia ezinezkoa da familia gehienentzat.

Berehala ohartu zen hau zela bere proiektuari ekiteko lekua. SHEk jositako eskola uniformeak sinpleak dira eta kulturalki egokiak. Gainera, azpilduretan oihal gehigarria gordetzen dute, behar denean askatzeko. Sei neurritaraino luzatzen da soinekoa. Gainera, alboetan dituen lokarriek edozein gorputz formetara egokitzeko ahalmena ematen diote.

SHE erakundeak bi fabrika ditu Togon eta jostunek gutxieneko soldata baino %75 gehiago kobratzen dute. McGriff-ek negozioa Idahotik zuzentzen du, baina beste langile guztiak bertakoak dira, bertan jaioak, eta beraz, bertako beharrizan sozial eta kulturalak ezagutzen dituzte.

Uniformeak sortzerakoan sortzen diren oihal soberakinekin hilekoarentzat konpresak sortzen dituzte.