Suedian oso ohikoa da errezeta hau, eta bertsio ugari ditu, baina Ikeako bertsioak sekulako arrakasta dauka; sekretua? Askorentzat, erabiltzen dituen saltsak. Ikeako haragi-bolak patata purearekin, marmeladarekin eta instrukzioetan gehitu duten saltsa bereziarekin zerbitzatzen dituzte.
Bola txikiak osatu eskuekin eta amaitzerakoan estali eta bi orduz hozkailuan gorde. Ondoren, bolak frijitu olioarekin tenperatura ez oso altuan. Ondo frijitu direnean labean berotu 180 gradutan ordu erdiz.
Bitartean, saltsa famatuarekin hasi. Ontzi batean gurina urtu, irina gehitu eta bi minutuz ondo nahastu. gehitu saldak eta nahasten jarraitu. Loditu denean esne-gaina, soja eta ziapea gehitu. Nahasten jarraitu tarte batez... eta listo, haragi-bolekin batera zerbitzatu!