IkerGazte 2017 kongresua maiatzaren 10etik 12ra

UEUk bigarren urtez antolatu du euskal komunitate zientifiko gaztearen emaria erakustea helburu duen jardunaldia. Iruñean izango da aurten, NUPeko campusean, hain zuzen.

2015eko Durangoko lehen ekitaldiaren ostean, programa oparoarekin eta, betiere, diziplina zientifiko guztietako euskal ikerlari gazteen jarduna hauspotzeko asmoz dator IkerGazte 2017. Maiatzaren 10etik 12ra bitarte izango da Nafarroako Unibertsitate Publikoko Iruñeako campusean.

 

HITZALDI NAGUSIAK
Programaren ardatz izango diren hitzorduen artean, ondorengoak dira bereziki aipagarri:

 

GAZTEEN EKARPENA

Ikertzaile gazteei dagokionez, asko eta askotarikoak izango dira ahozko aurkezpenak nahiz posterrak, baina guztien artean hauexek dira azpimarragarriak:

 

EZTABAIDA ERAIKITZAILEAK

Ohiko legez, mahai-inguruak ere egingo dituzte. Esate baterako, asteazkenean –maiatzak 10– ‘Ikerketa eta politika. Politika eta ikerketa’ izango dira hizpide Josu Amezaga UPV/EHU-ko Gizarte eta Komunikazio Zientzien fakultateko irakasle-ikertzaile eta NOR ikerketa taldeko koordinatzailearen gidaritzapean.

Ostegunean, bestalde, –maiatzak 11–, ‘Euskarazko aldizkari zientifikoen etorkizuna’ eztabaidatuko dute. Xabier Isasi UPV/EHU-ko irakasle eta ikertzailea, UEUko zuzendari ohia, ariko da gidari; eta Belen Uranga (Bat), Asier Vallejo (Ekaia), Aitziber Agirre (Elhuyar), Karlos del Olmo (Senez) eta Gidor Bilbao (Uztaro) adituek hartuko dute parte.

 

Iruñea eta Nafarroako hainbat elkarterekin IkerGazte 2017 kongresu honen karietara hainbat saio osagarri antolatu dituzte baita ere. Horien berri eta jardunaldien programazio osoa zehatz-mehatz UEUren webgunean kontsulta daiteke.

Eta azken detaile bat! Ez horregatik arinagoa...: IkerGazte 2017ra hurbiltzen diren guztiek maiatzeko GAZTEZULO zenbaki berria jasoko dute doan!!