Ikergazteren bosgarren edizioak ia 200 ikertzaile gazte bilduko ditu maiatzean Donostian
Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) antolatutako Ikergazte biltzarraren bosgarren edizioa ospatuko da maiatzaren 17tik 19ra Donostian. Bosgarren edizioa izango da honakoa.
Ia 200 ikertzaile bilduko dira bertan eta elkar ezagutzeko aukera izango dute. Bilkura honen helburua euskarazko produkzio zientifikoa sustatzea da.
Topaketan 155 artikulu zientifiko aurkeztuko dira eta antolatzaileek ekitaldi arrakastatsua izango dela uste dute, hala aurreikusi dute behintzat. Hiru egunetan zehar nazioarteko ikertzaileen hitzaldian entzun ahalko dira, mahai inguruak, aurkezpenak eta ekintza ludikoak.
Aurkeztuko diren 155 lanetatik 17 giza zientzia eta arteetakoak dira, 34 gizarte zientziak eta zuzenbidekoak, 53 zientzia zehatz eta natur zientzietakoak, 30 ingeniaritza eta arkitekturakoak eta 23 osasun zientzietakoak.
Alor bakoitzeko lanik onenari saria emango zaio biltzarraren azken egunean. Era berean, sari berezia ere egingo da Udalbiltzak Euskal Herriko garapenean eragin handiena izango duen ikerlanari emango diona.