Ikerketa batek erakutsi du influencer gehienek ez dutela informazioa egiaztatzen jarraitzaileekin partekatu aurretik
Ikerketaren arabera, inkestatutako eduki-sortzaileen %62k aitortu zuten ez dutela argitaratzen duten informazioaren egiazkotasuna frogatzen. Ikerketak berrogeita bost herrialdetako 500 eduki-sortzaile inkestatu zituen 2024ko abuztutik irailera.
Influencer-en ia herenek esan zuten ez zutela egiaztatzen iturri fidagarritik ote zetorren informazioa ala ez. Eta soilik %37k adierazi zuten informazioa egiaztatzen dutela zabaldu aurretik.
“Datuak egiaztatzeko praktiken presentzia urria erakutsi du ikerketak, honek desinformazioa dakar eta horrek ondorio larriak izan ditzake diskurtso publikoan eta hedabideenganako konfiantzan”, ohartarazi du UNESCOk.
Influencer batzuek adierazi zuten iturri baten sinesgarritasuna haren ospe mediatikoaren arabera ebaluatzen dutela, hau da, jasotako “atsegin dut” eta ikustaldi kopuruaren arabera; beste batzuk konfiantzazko lagunen iritzian oinarritzen omen dira. %17k bakarrik aipatu zuen dokumentu eta ikerketetan oinarritzen zirela informazioaren sinesgarritasuna egiaztatzeko.