Ikerketa baten arabera, asko dantzatzen duten pertsonak ez dira horren neurotikoak
Dantza egin ohi duten pertsonak atseginagoak eta irekiagoak dira, besoak gurutzatuta albo batean geratzen direnekin alderatuta behintzat. Ez diogu guk, Max-Planck-Gesellchaft institutu alemanaren azken ikerketaren ondorioak dira. Ikerketak Alemania eta Suediako dantza profesional eta afizionatuak aztertu zituen.
Emaitzak Pertsonality and Individual Differences aldizkari zientifikoan argitaratu dira eta bertan irakurri daitekeenaren arabera dantza egiten duten pertsonak kanporakoiagoak dira, eta ez horren neurotikoak.
“Dantzari eta kantariek kanporakoitasun asko erakusten dute euren nortasunenan. Litekeena da hau horrela izatea euren gorputza erabiltzen dutelako dantzatu eta kantatzerako orduan”, baieztatzen du Julia F. Christensen, ikerketaren autore nagusiak.
Ikerketa taldeak Suediako 5.435 pertsonen datuak eta Alemania 574renak aztertu zituen. Datuek pertsonen sorkuntza konpromisoaz informazioa eskaintzen zuen eta dantzaren alorrean eskuratu dituzten lorpenak ere aipatzen ziren. Horretaz gain, ikertzaileek galdetegi bat ere bidali zuten dantza institutu ezberdinetara, bertako dantzarien informazioa biltzeko asmoz. Behin datuak azteruta pertsona bakoitzari nortasunaren bost multzo handietako batean ezarri ziren: irekitasuna, kontzientzia, kanporakoitasuna, adeitasuna eta neurotizismoa.
Dantzari eta musikariek irekitasun gradu garaia partekatzen badute ere, neurotizismoan ezberdintasuna dagoela ondorioztatzen du ikerketak. Alta, ikerketak dantza estilo ezberdinetako dantzarien artean nortasun ezberdinak topatu zituen. Swinga dantzatzen zutenak neurotizismo maila baxuena zuten, dantza latindar edo ohikoekin alderatuta bederen.
Ikertzaileek onartzen dute, dantza estilo ezberdinen arteko alderaketan gehiago sakondu behar dela.