Ilunetan ikusteko istorioak

Beldurra eta fantasia inor gutxik uztartzen du gaur egun Guillermo del Toro zuzendari mexikarrak bezala. Bada zinema aretoan ikara pasatzea gogoko duzuenok, adi! Twitterren jakinarazi duenez, txikitako liburu faboritoa moldatzeko lanetan hasia da Del Toro: Scary Stories to Tell in the Dark. Dirudienez ekoizle lanak ziur egingo ditu, baina ikusteke dago zuzendaritzaz ere arduratuko den.