Inauteri astebururako hiru proposamen

1. Hartzaro festibala, Uztaritzen.
Otsailaren 15etik martxan da jaialdia eta asteburu honetan hainbat ekintza izango dituzte egitarauan. Gaur, esaterako, Lekittoko Deabruak taldearen desfilea izango da, eta baita kontzertuak ere: Dizkobolo, Aho Zakil Konekxion, Kode eta SFM. Datozen egunetan, dantza, musika, Kaskarotak, inauterietako bazkaria, elektrotxaranga eta beste hainbat jarduera egingo dituzte. Hemen kontsulta dezakezu egitarau osoa.
2. Mugan taldearen kontzertua, gaur, Donostian.
Donostiako Mugan taldea 2017an sortu zen eta 2022an kaleratu zuten Bizirik ez bagaude lehen diskoa. Añorgako zineman emango dute kontzertua gaur, 22:00etatik aurrera. Zuzeneko kontzertua grabatu egingo dute, eta berezia izango dela iragarri dute, urteetan egindako lana gaur egunera ekartzeko modua, formatu berezian eta kolaborazioekin. Sarrerak hemen eros daitezke.
3. Andrigina Drag show-a, bihar, Gasteizen.
Andrigina drag eta klunak ikuskizuna egingo du bihar, 23:55etik aurrera, Gasteizko Hala Bedi tabernan. Gasteiztar gazteak Txirri pailazoa izan zuen inspirazio pertsonaia sortzeko. Txirriren makillajea eta ilearen elementuak hartu eta haren berrinterpretazioa egin du. Umetako eta nerabe garaiko erreferente musikalak omentzen ditu eta, aldi berean, bere sexualitatea aldarrikatu eta generoaren mugak lausotu.