Infinito

Infinito https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2015/12/15
kritika
Testua: Leire Palacios
Apalatxe
168.zenbakia
Infinito
Garate estudioan Martxel Arkarazorekin batera grabatu zuen Aritz Irastorzak estreinako diskoa: Infinito. Apalatxe izenpean gordetzen den bakarlariak konposizio biluziekin laztandu eta jipoitzen ditu entzulearen erraiak. Pertsona eta gitarra dira arreglo handirik ez duen –eta behar ez dituen- diskoaren marko eta unibertsoa esku kolpeka eraikitzeko arduradunak. Ahotsak, bakan eta bikoiztua, gitarra akustikoaren soketatik jaiotako melodia gozoak ditu bidaide. Ulermenaren gidari dira aski ondo jositako hitz zorrotz eta estribillo itsaskorrak. Amaitzeko, Zuentzat kanta, txirula eta bigarren ahots baten laguntzarekin ehundutako nostalgia musikatua.