Ingelesezko saltokiak debekatu, turismoa gelditzeko

Ingelesezko saltokiak debekatu, turismoa gelditzeko Amsterdamen "aski da" esan diote turismoak inposatutako ingelesaren zabalkunde masiboari; zer iruditzen zaizue? https://www.gaztezulo.eus/albisteak/ingelesezko-saltokiak-debekatu-turismoa-gelditzeko/@@download/image/tourism-amsterdam-863141.jpg
2019/01/28
berria
Amsterdamen "aski da" esan diote turismoak inposatutako ingelesaren zabalkunde masiboari; zer iruditzen zaizue?
Ingelesezko saltokiak debekatu, turismoa gelditzeko

Amsterdameko bizilagunak kokoteraino daude turismoaz, eta batez ere, turismoak kale eta dendatan eragin duen aldaketa linguistiko eta kulturalez. Betiko dendei agur esan eta turistentzako oroigarriak saltzen dituzten dendez gainezka daude kaleak; horrekin batuta, kaleetako karteldegi guztiak ingelesez daude, turistei lana errazteko. Beren kultura, izaera eta hizkuntza galtzeko prest ez daudenez, hiriko agintariek lege berri bat onartu dute, ingelesez komunikatzen diren saltokiei isuna jarriz.

Dena den, denda guztiak ez daude pozik neurri honekin; Amsterdam Cheese Company gazta denden kateak esate baterako kartel guztiak ingelesez ditu eta bere langileek ingelesez hitz egiten dute; haien esanetan, herbeheretarren ohitura gastronomikoak zabaltzen dituzte mundura, eta horretarako hizkuntza egokiena ingelesa da. Bestalde, hiriko biztanleria nazioartekoa dela aldarrikatu dute neurriaren aurkako dendariek, eta ingelesa gehien erabiltzen duten hizkuntza dela. Azken hau egia da, bertako biztanleen %90 ingelesa hitz egiten baitute bigarren hizkuntza moduan.

Polemika zerbitzatuta dago, baina hiritarrek argi dute; ez dute Venezia berrian bilakatu nahi. Hiria mantentzeko saiakerek arrakasta izan dute, eta adibidez, Airbnb eskaerak jaitsi egin dira. Eta zuek, zer diozue? Nork du arrazoi?