INGENIARITZA ETA EUSKARA MINTZAGAI IKA MIZKA SAIOAN
Gaur izan da, apirilak 25, Euskal Herriko Unibertitateko Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolan (Donostia). Hainbat alorretako pertsona ezagunek gazteekin partekatu dituzte euskararen inguruko bizipenak.
GAZTEZULOk, Euskal Herriko Unibertsitateak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak elkarlanean antolatu dute IKA MIZKA: Eta hik? Nola bizi dunk euskara? egitasmoa, euskararen erabileraren garrantziaz sentsibilizatzeko eta jarrera aktiboagoak bultzatzeko.
12:30etan hasi dira solasaldiak, Nerea Aliasen gidaritzapean, eta 14:30ak bitarte euskararen erabileraren inguruan hausnartu dute ikaslek eta hainbat pertsona ezagunek.
Gazteak solasean jartzen ditu IKA MIZKAk; euskararen erabileraren garrantziaz jabetzeaz gain, seigarren edizio honetan ikasleak erabilera horretan ‘aktibatu’ nahi ditu egitasmoak, eta horretarako, Euskaraldiaren helburuekin bat egin du.
Solasaldiak eta zizka-mizkak uztartuz, euskara uste baino espazio eta esparru gehiagotan erabili daitekeela eta sormen eta komunikazio tresna baliagarria dela ohartarazteko helburua du IKA MIZKAk. Horretarako, lagungarria izango da nork bere esperientzia kontatzea eta bere ikuspuntua jendearekin elkarbanatzea, euskaldunok geure hizkuntzari arnas emateko ahaleginean (edo ez) bizi ditugun gorabeherak mahai gainean jarriz: pozak, oztopoak, eman diren pausoak, jarrera positibo edo negatiboak, bilakaerak, anekdotak....
Ikasleekin batera, bertan izan dira:
• Xabier Madariaga (kazetaria)
• Ane Urrutikoetxea (kazetaria)
• Joseba Usabiaga (aktorea)
• Nahiara Gago (aurkezlea)
• Beatriz Egizabal (clown-a)
• Zuriñe Maguregi ( GAZTEZULOko Zuzendaria)
• Amaia Ruiz de Galarreta (aktorea)
• Bertol Arrieta (idazlea eta gidoigilea)
• Gaizka Izagirre (kazetaria)