Instagramek nerabeentzako kontuak sortuko ditu, 16 urtetik beherakoak, sarean segurtasun handiagoz ibil daitezen

Instagramek nerabeentzako kontuak sortuko ditu, 16 urtetik beherakoak, sarean segurtasun handiagoz ibil daitezen Sare sozialek gazteengan duten eragina eztabaida bihurtu den honetan, Meta erakundeak Instagramen funtzio berri bat iragarri du: nerabeak diren erabiltzaileentzako kontuak. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/instagramek-nerabeentzako-kontuak-sortuko-ditu-16-urtetik-beherakoek-segurtasun-gehiago-izan-dezaten-sarean/@@download/image/pexels-cottonbro-6963589.jpg
2024/09/24
Sare sozialek gazteengan duten eragina eztabaida bihurtu den honetan, Meta erakundeak Instagramen funtzio berri bat iragarri du: nerabeak diren erabiltzaileentzako kontuak.
Instagramek nerabeentzako kontuak sortuko ditu, 16 urtetik beherakoak, sarean segurtasun handiagoz ibil daitezen

“Nerabe kontua” deitutakoa laster kaleratuko omen da eta Instagramen, 16 urtetik beherakoek, eskura duten edukia kontrolatu ahalko omen dute gurasoek. 

Nerabeek euren tutoreen baimena beharko dute beren kontuaren konfigurazioa aldatu ahal izateko. Gurasoek, adibidez, ordu jakinetan aplikaziora sarbidea blokeatzeko aukera izango dute, euren seme-alabek zeinekin txateatzen duten kontrolatu eta baita zein eduki kontsumitzen duten ere. 

16 eta 17 urteko erabiltzaileek ere gurasoen kontrolera lotuta egongo dira, baina euren profilen konfigurazioa modu askean aldatu ahal izango dute. 

Metak ziurtatu du, kontrol hauek behin martxan jarrita, kontu berrietan aldaketak automatikoki aplikatuko direla. Alabaina, lehendik sortutako profiletara ere zabalduko dira aldaketak datozen hilabeteetan. 

Funtzio berria, lehenik Estatu Batuetan egongo da eskuragarri, ondoren Erresuma Batuan, Australian eta Kanadan, eta 2025ean, mundu osora zabalduko dute aukera. 

Egun, Instagramek 18 urtetik beherakoentzako funtzio esklusiboak ditu jada. Helduek ezin diete jarraitzen ez duten adin txikiko bati mezuak bidali eta jakinarazpenak isilarazi egiten dira gauean. 

Eguneraketa berriarekin eduki sentikorrarentzat mugak egongo dira eta irainak iragazi egingo dira. Gogoratu plataforman kontu bat irekitzeko gutxieneko adina 13 urte dela.