Iruñeko Bertsopaper Lehiaketara lanak bidaltzeko epea zabaldu dute

Iruñeko Bertsopaper Lehiaketara lanak bidaltzeko epea zabaldu dute Gai eta neurri libreko bertsoak bidali beharko dira azaroaren 29ra bitarteko tartean. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/iruneko-bertsopaper-lehiaketara-lanak-bidaltzeko-epea-zabaldu-dute/@@download/image/Bertsopaperak_web.jpg
2024/09/17
Gai eta neurri libreko bertsoak bidali beharko dira azaroaren 29ra bitarteko tartean.
Iruñeko Bertsopaper Lehiaketara lanak bidaltzeko epea zabaldu dute

Nafarroako Bertsozale Elkarteak eta Iruñeko Udalak bertso idatzien literatur lehiaketaren bosgarren edizioa jarri dute martxan. Nafarroan jaio edo bizi direnei zuzenduta dago lehiaketa.

Hiru kategoria daude, adinaren arabera. A kategoria 2011. urtean edo ondoren jaiotakoentzat da, eta gutxienez bi bertso eta gehienez lau dituzten lanak aurkeztu beharko dituzte. B kategorian, 2007tik 2010era jaiotakoena, gutxienez 4 eta gehienez 8 bertso dituzten lanak izango dira. Azkenik, C kategorian, 2006. urtean edo lehenago jaiotakoei zuzendutakoan, 12 eta 16 bertso arteko lanak bidali beharko dira, nolabaiteko batasuna dutenak. 

A eta B kategorietan gehienez hiru lan aurkeztu ahalko dira, eta C kategorian, aldiz, lan bakarra. Gaia eta neurria librea izango da, baina beti ere euskaraz idatzitakoak izan behar dute, jatorrizkoak eta argitaragabeak. Bertsoen doinua zehaztu beharko da. 

Lanak aurkezteko epea azaroaren 29an amaituko da. Parte hartzaileek formularioa bete beharko dute horretarako. Aurrez aurre ere bidera daiteke, administrazioaren ohiko bideetan.

Sariak banatzeko ekitaldia 2025ko otsailean izango da. Kategoria bakoitzean hiru sari banatuko dira. A kategorian, sariak 150, 100 eta 50 eurokoak izango dira eta kultura-bonu baten bidez ordainduko dira. Kultura-bonuaren zenbatekoa hilabeteko epean trukatu ahal izango dira. B kategorian, irabazleek 350, 200 eta 150 euro jasoko dituzte. C kategorian, lehen sariak 1.500 euroko zuzkidura du, bigarrenak 1.000 eurokoa, eta hirugarrenak 500 eurokoa. Honako hauek osatuko dute epaimahaia: Eneko Fernandezek, Saioa Mitxelenak eta Cesar Etxeberriak.

Lehiaketaren oinarriak hemen kontsulta daitezke.