Iruñeko Udalak egile berrientzako euskarazko literatur lehiaketan parte hartzeko deialdia egin du

Iruñeko Udalak egile berrientzako euskarazko literatur lehiaketan parte hartzeko deialdia egin du Poesia eta narrazio lanak aurkez daitezzke urriaren 28ra bitarte. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/iruneko-udalak-egile-berrientzako-euskarazko-literatur-lehiaketan-parte-hartzeko-deialdia-egin-du/@@download/image/glasses-1052023_1280-1024x565.jpg
2024/06/27
Poesia eta narrazio lanak aurkez daitezzke urriaren 28ra bitarte.
Iruñeko Udalak egile berrientzako euskarazko literatur lehiaketan parte hartzeko deialdia egin du

Iruñeko Udalak egile berrientzako XXXIV. euskarazko literatur lehiaketa jarri du martxan, eta poesia eta narrazio modalitateak izango dira. 

Nafarrek edo Nafarroan bizi direnek har dezakete parte lehiaketan, beti ere beraien izenean liburu bat baino gehiago argitaratu ez badute.

Egileek lan bana aurkeztu ahal izango dute modalitate bakoitzeko, euskaraz, jatorrizko eta argitaratu gabeko testuekin. Idazlanen gaia librea izango da.

Poesia lanek gutxienez 200 bertso-lerro izan beharko dituzte, eta narrazioek gutxienez 15 orri, Arial letran, 11 tamainan eta tarte bikoitzaz.

Lehiaketan parte hartzeko epea urriaren 28an amaituko da eta izen-emate formularioa bete beharko da. Lehen saria irabazten duenak, 2.500 euro jasoko ditu; bigarrenak, 1.000 euro eta hirugarrenak, 500 euro. 250 euroko lau aipamen banatuko dira gehienez. 

Oinarriak hemen kontsulta daitezke.