Izaki Gardenak taldeak 'Orube' kantua plazaratu du, disko berriaren aurrerapena

Azaroaren 20an kaleratuko dute kantuaren izen bereko diskoa.

Duela sei urte aurkeztu zuen Izaki Gardenak taldeak euren azken diskoa, Dena oskol izenekoa. Bestelako proiektuetan ibili ondoren, bueltan dator berriz taldea, kantu berriz osatutako diska eskuetan duela.

Lan berria azaroaren 20an aterako dute eta, aurrerapen gisa, diskoari izena ematen dion kantua zabaldu dute: Orube. Ukitu elektronikoak eta gitarra efektuak ditu abesti berriak. Letrak ere esan-indar handia du: "Ahaztezina izango da bizitzen ari ez garen guztia".

Aipatu bezala, disko berria azaroaren 20an iritsiko da, baina LP edo CD formatuan aldez aurreko salmentan eskuratzen dutenek astebete lehenago jasoko dute etxean. Webgunean egin daiteke eskaria. 

Taldeak iragarri duenez, 2025ean kontzertuak emango dituzte eta laster jakinaraziko dute lehenengo zuzeneko emanaldien berri.