J. K. Rowling-ek eraso transfobo bat egin du… berriz

Oraingo honetan Barbra Banda futbolariaren aurka.

J. K. Rowling-ek Barbra Banda jokalaria erasotu du, “urteko futbolari” saria irabazteagatik. Arrazoia? Harry Potterren idazlearen ustez, Banda ez da emakumezkoa.

Floridako (AEB) Orlando Pride taldean aurrelaria da eta Zambiako selekzioko jokalaria ere bada. Banda, aditu talde batek, bost jokalari onenetako bat dela esan dute. Ondoren, BBC hedabideko webgunearen bitartez, bozka gehiena eskuratu zuena izan denez, berak irabazi du BBC sport saria. Denboraldian zehar, Bandak 13 gol egin ditu Orlando Pride taldearentzat eta lau gehiago play-off-etan. Gol horietako bat erabakigarria izan zen finalean, bere taldeak lehenengo aldiz, txapeldun titulua irabazteko.



BBC-k eman dion sariak gorroto oldarraldia eragin du eta iruzkin transfoboak berehala iritsi dira. Iruzkin horietako bat Harry Potterren idazleak egin du. Bere ustez BBC-k, saria hau banatzeagatik, “emakumeen aurpegira tu egin du”.

Absolute Football deitutako podcastaren sortzailea den Paul Wheeler-ek Banda-ren alde egin du. Eraso hauek “beldurgarriak” direla esan du eta aipatu du ez dela sekua FIFAtik kanporatua izan, “arau guztiak bete ditu. Barbra Banda emakume zisa da”.

Zoritxarrez, behin eta berriz errepikatzen dira honelakoak. Azkena aurtengo Olinpiar Jokoetakoa izan zen. Erasotua Imane Khelif boxeatzailea izan zen. Beste behin, aurreiritzi eta funtsik gabeko erasoen aurrean gaude. Nahikoa da, ikasi dezagun gorrotoa alboratu, eta talentua eta meritua ospatzen, inor baztertu gabe.