Jacob Elordi azalduko den "Wuthering Heights" pelikulak kritikak jaso ditu

Dirudienez Elordik liburua originalean zuria ez den pertsonaia interpretatuko du.

Emily Brontë-ren klasikoaren Wuthering Heights-en egokitzapen berriak kritika ugari jaso ditu aktore nagusien castinga iragarri ostean.

Jacob Elordik eta Margot Robbie-k Heathcliff eta Cathy pertsonaiak antzeztuko dituzte. Zuriketagatik salatu dute askok pelikula, hau da, historia originalean zuria ez den pertsonaia bat aktore zuri bati esleitzeagatik.

Izan ere, Emily Brontë-ren eleberrian Heathcliff “azal iluneko ijito” bat bezala deskribatzen da. Idazleak bere etnia %100 baieztatu ez bazuen ere, askoren ustez deskribapena nahikoa da ondorioztatzeko ez dela pertsona zuria.

Izan ere, pertsonaiaren azal kolorea guztiz lotuta dago istorian zehar duen garapenarekin. Hain da horrela, bere jatorriak direla medio, Heathcliff indarkeria eta aurreiritzien biktima etengabea dela irakur liteke.

Zineman eta telebistan, pertsonaia hau aktore zuriek interpretatua izan da, horien artean daude Laurence Olivier (1939), Ralph Fiennes (1992) eta Tom Hardy (2009).

Brontë-ren liburu ezagunaz egin den azken egokitzapena 2011koa da eta; lehenekoz, zuria ez zen aktoreak, James Howson-ek, antzeztua izan zen.

Michael Stewart-ek, Brontë Writings Centre-ko zuzendariak, datorren egokitzapen berri honen castinga ezbaian jarri du Deadline hedabideari emandako elkarrizketa batean: “Wuthering Heights-en aktore zuri askok interpretatu dituzte pertsonaia etniko anbiguoak… baina gauzak ezberdinak dira egun, orain dela 20 urte existitzen ez den ardura bat dago. Artearen eta kulturako zenbait pertsona nola irudikatzen ditugun garrantzitsua da”.

Ez pelikulako aktoreak, ez eta Emerald Fennel zuzendariak, ez dute inongo adierazpenik egin oraingoz. Aipatu, Fennel Elordirekin lana egina dela aurretik Saltburn pelikulan.