Jakin nahi al duzu zeinek irabazi dituen Euskal Aktoreen Batasunak emandako Besarkada Sariak?

Jakin nahi al duzu zeinek irabazi dituen Euskal Aktoreen Batasunak emandako Besarkada Sariak? Ane Gabarain, Eneko Sagardoy, Olatz Ganboa, Kepa Errasti, Itziar Atienza eta Gorka Otxoa saritu dituzte besteak beste. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/jakin-nahi-al-duzu-zeinek-irabazi-dituen-euskal-aktoreen-batasunak-emandako-besarkada-sariak/@@download/image/besarkada sariak.jpg
2024/10/04

Argazkia: Euskal Aktoreen Batasuna

Ane Gabarain, Eneko Sagardoy, Olatz Ganboa, Kepa Errasti, Itziar Atienza eta Gorka Otxoa saritu dituzte besteak beste.
Jakin nahi al duzu zeinek irabazi dituen Euskal Aktoreen Batasunak emandako Besarkada Sariak?

Euskal Aktoreen Batasuneko afiliazioak kideen antzerki, telebista eta zinema arloetako interpretazio lanak aitortzen dituzte bi urtez behin, Besarkada Sariak banatuz. Hogeigarren edizio honetan ere hainbat sari eman dituzte, tartean Golden Apple Quartet taldearentzat izan den Ohorezko Saria.

Zinemari dagokionez, Ane Gabarainek jaso du emakumezko aktore onenaren saria, Esti Urresolaren20.000 erle espezie filmean egindako lanagatik. Eneko Sagardoiri eman diote gizonezko antzezle onenarena, Paul Urkijoren Irati filmeko lanagatik. 

Antzerkiaren kategorian, Olatz Ganboak irabazi du emakumezko aktore onenaren saria, Festen antzezlanean egindako lanagatik, eta Kepa Errastik gizonezko antzezle onenarena, Posdatarik gabeko gutunak obra dela eta. Leire Ormazabalek, berriz, errebelazio saria jaso du.

Telebistaren alorrean, Itziar Atienzari eman diote emakumezko aktore onenaren saria, Entrevías telesailean egindako lanagatik. Gizonezko aktore onenarena, Gorka Otxoak eskuratu du, Machos Alfa telesaila tarteko. Errebelazio saria Sambou Diabyrentzat izan da, Itsaso telesaileko lana dela medio.