Janus Lester, Nøgen eta Zea Mays izango dira Finlandiako Basking Beat & Bite jaialdian

Janus Lester, Nøgen eta Zea Mays izango dira Finlandiako Basking Beat & Bite jaialdian Helsinkin eta Tamperen eskainiko dituzte zuzeneko emanaldiak abuztuaren 29an eta 31n. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/janus-lester-nogen-eta-zea-mays-izango-dira-finlandiako-basking-beat-bite-jaialdian/@@download/image/nogen_udako_kartela_sareak-13.jpg
2024/07/24
Helsinkin eta Tamperen eskainiko dituzte zuzeneko emanaldiak abuztuaren 29an eta 31n.
Janus Lester, Nøgen eta Zea Mays izango dira Finlandiako Basking Beat & Bite jaialdian

Finlandian egiten den Basking Beat & Bite jaialdian euskal musikari asko izan dira azken urteotan, tartean Olatz Salvador, Zetak, Izaro eta Bulego. Aurtengo edizioa laugarrena izango da eta Janus Lester, Nøgen eta Zea Mays taldeek parte hartuko dute. Kontzertuak abuztuaren 29tik 31ra bitarte izango dira Finlandiako Tamperen eta Helsinkin. 

Janus Lester eta Nøgen abuztuaren 29an arituko dira Tampereko GLiveLab aretoan. Egun horretan bertan, Zea Maysek kontzertu akustikoa joko du Helsinkiko Ravintola Emo espazioan. Azkenik, abuztuaren 31n, hiru taldeak izango dira Helsinkiko JunkyVegan gunean.

Musika emanaldiez gain, euskal gastronomiarekin lotutako jarduerak egingo dituzte abuztuaren 13tik irailaren 7ra bitarte.