Japoniak espaziora iristen den dorre bat sortu nahi du

Beharbada igogailu batek ordezkatuko ditu espazio-ontziak.

Gizadiak Nazioarteko Estazio Espazialera  iristeko igogailuak erabili ahalko dituela espazio-ontziak beharrean? Blade Runner-en unibertsoa dirudi, baina ideia serio planteatu da eta proiektua martxan dago.

Dirudienez, Japoniak espaziora erraztasunez bidaiatu ahal izateko dorre erraldoi bat eraiki nahi du. Eta ez epe luzera gainera. Obayashi Coroporation erakunde pribatuak epe muga 2050. urtean markatu du.

Orain, irudikatu horrelako dorreak ez bakarrik Japonian, baizik eta mundu osoan zehar. Hirian zehar paseatzen zoaz, eta han urrutian, Lurretik espaziora bidaiatzeko igogailu bat. Eromena. Kontua da, orain, egitura erraldoia nola sostengatu pentsatu beharra dagoela. Arina izan beharko du halako garaierari eusteko eta haize bortitzekin ez zartatzeko; malgua ere bai, baina baita gogorra aldi berean.

Hau lortzeko lehengai pila bat behar da. Gure planetan ez dago nahikoa altzairu igogailu espazial honek beharko dituen 36.0000 kilometroko kableak sortzeko. Horregatik, japoniar erakundekoek diote material “berri bat asmatu beharko litzatekeela”. Dirudienez, erakundeak badu zerbait buruan, igogailuaren eraikuntzarekin datorren urtean hasiko baitira, 2025ean. Eraikitzea lortuko balute, ikerkuntza espazialean zedarria izango litzateke eta Nazioarteko Estazio Espazialak egunak kontatuak izango lituzke. Izan ere, espazio-ontzi bat aireratzen den bakoitzean 1.350 tona gas kaltegarri jaurtitzen ditu. Eta geroz eta enpresa pribatu gehiagok jaurtitzen dituzte. Dorrearenak funtzionatuko duen ikusi egin beharko da, baina lortuz gero, inguruneak eskertuko digu.