'JarriON': Chromecast teknologiara egokitutako euskarazko lehen aplikazioa
JarriON-ek bat egiten du 2deo-ren misioarekin: euskarazko ikus-entzunezkoen ekoizpena eta kontsumoa handitzea, sormen testuinguru berriak sustatuz, ekoizpen-eredu eta formatu berrietan esperimentatuz eta zabalkunde kanalak biderkatuz.
GAZTEZULOTelebista:
Kultur arlo eta dizilplina ezberdinetan erreferente diren pertsonei Gaztezulo Telebistan egiten dizkiegun elkarrizketak ere aplikazio berri honen bitartez gozatzeko aukera izango duzu!
Iraupen laburreko eta egungo kultur diziplina ezberdinetako eragileen elkarrizketak eta formatu txikiko emanaldiak eskaintzen ditugu bertan. Galderarik gabeko elkarrizketetatik abiatuta, GTBko protagonistek beren adierazpen artistiko eta kulturalak zabaltzeko erabateko askatasuna izaten dute espazio horretan.
JarriON: Edukiekin parte hartzen dute:
- Euskal Telebista.
- Hamaika Telebista.
- Goiena Telebista.
- TBX.eus (Youtubeko euskarazko bideoen batzailea).
- Berria TB.
- Gaztezulo TB.
- Dantzan.
- Infosare sareko telebistak: 28 Kanala, Goierri Telebista, Erlo Telebista.
- Oizmendi Telebista.
- Xaloa Telebista.
- Bertsoa.eus.
- Aiora Probatxoa eta Nerea Alias youtuberrak.
Zer da Chromecast-a?
Etxeko telebista tentela apur bat adimentsuagoa bilakatzen duen gailua da. Azalpen gutxi behar dira Chromecast martxan jartzeko. Jaitsi bere aplikazioa eta sartu gailua telebistako HDMI portuan. Gero, etxeko wifi sarera lotu behar da (konfigurazioa 5 minutuko gauza da), eta hortik aurrera, wifi sare berean zure telefonoa erabiliz, eta Android aplikazio konkretu batzuk erabiliz (Chromecast gaitasuna dutenak) edukia telebistara bidaltzeko ahaukera izango duzu. Pausu gutxiren ostean, kitto.