Joey Jordison, Slipknot taldeko bateria-jole ohia eta taldearen fundatzaileetakoa hil da
Slipknot taldearen zalea bazara, edota oro har, metal estiloaz gozatzen baduzu gaur berri txarrekin itzartu gara. Joey Jordison, talde ospetsuaren fundatzaileetakoa eta bertako bateria-jolea 1995-2013 artean 46 urterekin hil da.
Familiak honako komunikatu hau igorri du:
Bihotz hautsiarekin partekatzen dugu Joey Jordison, bateria-jole, musikari eta artista emankorra, uztailaren 26an hil zela, bakean, lotan zegoen bitartean. 46 urte zituen. Joey-ren heriotzak bihotza hustuta utzi gaitu eta deskribatu ezin den tristura sentimendu batekin.
Joey ezagutu zutenek ulertuko dute bere talentua, bere nortasun abegikorra, bere bihotz zabala eta guztiarekiko zuen maitasuna, musika eta familia barne. Joey-ren familiak lagun, zale eta komunikabideei euren pribatutasuna errespetatzeko eskatzen die eta baita euren bakea ere momentu zail honetan. Familiak hileta modu pribatuan antolatuko du eta publikoari zein komunikabideei desira hori errespetatzeko eskatzen dielarik.
Momentuz ez da publiko egin bere heriotzaren arrazoia.
Jordison-ek Slipknot taldearekin grabatu zuen bere lehen maketa Mate. Feed. Kill. Repeat., eta baita ondoren etorriko ziren estudioko beste lau lan ere. Azkena 2008ko All Hope Is Gone izan zen. 2002 eta 2010 bitartean bere beste taldea zen Murderdolls-ekin hiru disko grabatu zituen eta bertan gitarra jo eta abestu egiten zuen.
Slipknot utzi ondoren Vimic taldea sortu zuen, ondoren Scar The Martyr taldean aritu zen, baita Sinsaenum, Rob Zombie, Otep eta The Rejects taldeekin ere. Serj Tankian (System Of a Down) Jamey Jasta (Hatebreed), Robb Flyn (Machine Head) bezalako musikariek edo Rob Zombie berak, beste askoren artean euren atsekabea adierazi dute sare sozialen bitartez.