Jon Barberenaren bertsoak lapurtutako haurrez

Jon Barberenaren bertsoak lapurtutako haurrez https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2012/12/13
berria
Gero eta gehiago eta ozenagoak dira Francoren erregimenak jaiotza-agiri faltsifikatuak, adopzio irregularrak eta haur jabetzeak ahalbidetu zituela salatzen duten ahotsak. Umeak lapurtu eta beste familia batzuei ematen edo saltzen zizkieten. Hego Euskal Herrian, dagoeneko, ia 100 kasu atera dira argitara.

Nola erein irrifar
bat aho ertzean
ume baten jaiotza
hilotz bihurtzean.
Zenbat ama dabiltzan
negarrez etxean
samina kulunkatuz
sehaska hutsean

Sotanaren azpiko
bihotz beltz herbala...
edo zikindutako
mediku mantala...
iraganeko mamu
ilunen itzala
etorkizun hurbilak argitu dezala