Joseba Apaolazak, Asier Hormazak eta Ramon Agirrek 'Artea' antzezlana taularatuko dute Donostian

Joseba Apaolazak, Asier Hormazak eta Ramon Agirrek 'Artea' antzezlana taularatuko dute Donostian Koadro batek lagunen arteko eztabaida piztuko du, eta horren atzeko arrazoiak bistaratuko dira umorezko lan honetan. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/joseba-apaolazak-asier-hormazak-eta-ramon-agirrek-artea-antzezlana-taularatuko-dute-donostian/@@download/image/AZ - ARTEA-kartela.jpg
2024/09/12
Koadro batek lagunen arteko eztabaida piztuko du, eta horren atzeko arrazoiak bistaratuko dira umorezko lan honetan.
Joseba Apaolazak, Asier Hormazak eta Ramon Agirrek 'Artea' antzezlana taularatuko dute Donostian

Txalo konpainiak Artea umorezko antzezlana eskainiko du Donostiako Antzoki Zaharrean, gaurtik igandera bitarte. Lau emanaldi izango dira, egunean bat, 20:00etan hasita.

Artea hiru lagunen arteko komedia da. Sergiok koadro moderno bat erosi du dirutza handia ordaindu ondoren. Marcosek gorroto du koadroa, eta gainera kosta egiten zaio sinistea Sergiori koadroa benetan gustatzen zaionik. Hirugarren laguna, Ibon, lagunen arteko desadostasunean bitartekari izaten saiatuko da. Arte modernoari buruzko azaleko desadostasuna, adiskidetasunari buruzko eztabaida latza bihurtuko da, Ibon erdi-erdian hartuta.

Antzezlanak aurrera egiten duen heinean, koadroaren auzia erabat puztuko da eta bat-batean desagertu, haserrealdiaren benetako arrazoiak azaleratuko baitira.

Yasmina Rezaren Art antzezlana 1998an estreinatu zen eta 35 hizkuntzetara itzuli da. 1998an New Yorkeko Tony saria jaso zuen eta munduko antzoki guztietan ikusi ahal izan da: Berlin, Londres, Tokio, Mumbai, Buenos Aires, Madril, Bratislava, Paris... Euskal Herrian ere taularatu zuten obra, 2006an estreinatuta.

Hain zuzen ere, aurrekoan antzezlan hau gorpuztu zuten hiru aktore berak izango dira oholtzan: Ramon Agirre, Joseba Apaolaza eta Asier Hormaza. Oraingo honetan Begoña Bilbao aritu da zuzendari lanetan.