JPelirrojo eduki sortzaileak emakumeen itxuraren inguruan egindako adierazpenek polemika sortu dute sareetan

Eztabaida asko sortu ohi dira sare sozialetan, eta JPelirrojo eduki sortzaileak sareetan egindako azken adierazpenek ere hautsa harrotu dute.
Juan Miguel Flores Martín, JPelirrojo ezizenez ezaguna, Rebeca Lluvarekin ezkondu da eta horren berri zabaldu du sareetan. Argazkiekin batera argitaratutako testuak sortu du, ordea, erreakzioa. Hala idatzi du eduki sortzaileak: "Askok ez dute ulertuko eta ez dut eztabaidarik sortu nahi... baina beti ezkondu nahi izan dut ezkontza egunean batere makillajerik izango ez zuen emakume batekin. Ez errimelik, ez begietako arkatzik, ez ezpainetako margorik, ezta begi-zuloen zuzentzailerik ere... Horren zergatia beste egun baterako kontua da, baina urte askoan pentsatu izan dut ez zela halakorik eta konformatu egin beharko nuela".
Honela jarraitu du bere adierazpena: "Alabaina, zer ederra den zurekin bat datorren norbait aurkitzen duzunean. Harentzat lasaiatua denean <<eder egoteko>> makillatu beharrik ez izatea. Zure gustuek zama arindu eta aske sentiarazten dutenean, kontrakoa izan beharrean. Zer ederra den amore eman ez, eta aurrera jarraitzen duzunean pertsona egokia aurkitu arte. Ez etsi, behin bakarrik biziko zara. Ez konformatu nahi eta merezi duzun baino gutxiagorekin".
JPelirojok esandakoak kritikatu dituzte askok baina beste zerbaitek ere ernegatu ditu sare sozialetako erabiltzaileak. Askoren ustez, bere emaztea garai batean bikotekide izandako Roenlared-ekin alderatu du eta hari zuzendutako "dardo pozoitua" izan da. "Norberak merezitakoa baino gutxiagorekin ez konformatzeko" aipatutakoan, bere bikotekide ohia gutxiesten ari dela azpimarratu dute. Horretaz gain, bere iraganarekin itsututa dagoela nabarmendu dute: "Imajinatu ezkondu eta egindako lehen gauza zure emaztea zure bikotekide ohiarekin konparatzea izatea".
Duela urte batzuk ere sortu zen zalaparta JPelirojok argitaratutako zerrenda bat zela medio. Emakume batengan bilatzen zituen ezaugarriak aipatu zituen bertan.