Judith Neddermann kataluniarrak katalanez eta euskaraz egindako kantuen diskoa kaleratu du
Judith Neddermanek euskara eta katalana uztartzen dituen sei abestiko diskoa kaleratu du, Artean izenekoa. Euskal Herriko beste emakume musikari batzuk izan ditu berarekin batera: Bea eta Idoia Asurmendi, Izaro, Maren eta Olatz Salvador. Hizkuntzen ospakizuna eta kantuen partekatzea da diskoa, eta baita emakumeen arteko batasunaren isla ere.
Kantu eta kolaborazio hauek ditu diskoak: Bea Asurmendi, Gorantza/Amunt kantuan; Izaro, Neurean/La meva llengua abestian; Idoia Asurmendi, Ahizpa/Germana kantuan; Maren, Zure ostean/ Després de tu abestian, eta Olatz Salvador, Lamiak/Dones D'aigua kantuan. Diskoa ixten duen Mendien artean abestian guztiek parte hartu dute.
Neddermannek sortu ditu diskoko sei kantuetako musika eta letra, baina Quico Puges biolontxelo jotzaileak egin du bilduma ixten duen kantua. Olatz Salvadorrek lagundu du itzulpenekin eta egokitzapenekin.