Kaavan, elefante deprimitua, aske izateko prest 35 urte zooan egon ondoren

Kaavan, elefante deprimitua, aske izateko prest 35 urte zooan egon ondoren Islamabad-eko, Pakistan, zoologikoan dago pakidermoa, eta azken azterketa pasatzen ari da erreserba natural batera lekualdatu aurretik. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/kaavan-elefante-deprimitua-aske-izateko-prest-35-urte-zooan-egon-ondoren/@@download/image/b2b48185-e0ff-479f-814a-53596523ba0e.jpg
2020/09/11

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Islamabad-eko, Pakistan, zoologikoan dago pakidermoa, eta azken azterketa pasatzen ari da erreserba natural batera lekualdatu aurretik.
Kaavan, elefante deprimitua, aske izateko prest 35 urte zooan egon ondoren

Hainbat elefantek munduko bakartiena edo munduko tristeena bezalako ezizenak irabazi dituzte. Kaavan zerrenda horretan dago, animalien eskubideen alde borrokatzen dutenen ikur bihurtuz, batez ere zoologikoen aurka dabiltzanen ikur. Kaavan-en kasuan, bere isolamenduaren arrazoietako bat, 2012an bere bikoteren heriotza izan zen; dirudienez horrek depresio sakon batek eror arazi zuen animalia. 

Islamabad-eko Auzitegi Nagusiak pasa den abuztuan erabaki zuen Kaavan zootik askatu beharra zegoela, non 35 urte bizi izan den baldintza negargarriekin. Orain albaitari talde batek azterketak egin dizkio eta diotenez, guztia kontuan hartutan, baldintza onetan dago erreserba natural batera, ziurrenik Camboya-kora, lekualdatzeko. Horrela, Kaavan elefantea baldintza hobeak dituen leku batean biziko da hemendik aurrera bere espezieko kideekin batera. 

Alta, susperraldia luzea izango da, izan ere Kaavan-ek ez ditu soilik zauri fisikoak. Jokabide arazoak ere baditu. 2012. urtean bere bikotea galdu zuenetik bakardadearen aurka borrokan dabil baldintza kaskarreko bizitza batean. Faktore horiek ere bere eragina izan dute. Honela, jokabide estereotipatu bat garatu du, orduak eta orduak emanez burua mugitzen alde batetik bestera. Hau egiten omen du izugarri aspertua dagoelako. Ea ba orain Kaavan-ek bizitza hobeago bat lortzen duen! 

Bestalde, Islamabad-eko Auzitegi Nagusiak beste erabaki bat ere hartu du: Kaavan zegoen Marghazar zoologikoa ixtea dituen baldintza negargarriengatik.