Kafeina, drogarik erabiliena
Alkohola edo tabakoa bezala legezkoa izan arren, euskaldun gehienek egunero
hartzen duten droga da kafeina.
Kafeina droga dela esatean jende askok eskuak burura eramango ditu ziurrenik, drogazalea dela konturatzean, edo aipatutakoa astakeria delakoan. Dena den, gustuko izan ala ez, kafeina droga pizgarria dela zientifikoki baieztatuta dago. Ikus ditzagun laburrean hori baieztatzeko arrazoiak zein diren, gure gizartean hainbeste hartzen den substantziaren inguruan gehiago jakiteko.
Hasteko, kafeina honela definitu genezake: xantinen taldeko alkaloide psikoaktiboa da, zehazki, metilxantinen familiakoa. Familia horretakoak diren teofilina eta teobrominaren antzerako egitura kimikoa eta eraginak ditu. Kafeina 100 landare mota ezberdinetan aurki daiteke, eta gaur egun mundu mailan gehien erabilitako droga da, normalean kafearen, tearen, matearen, kakaoaren, txokolatearen, guaranaren, kola edarien edo edari energetikoen bidez hartzen dena, nahiz eta botika batzuetan ere aurkitzen den.
Droga guztien antzera, kafeinak baditu berezko eraginak, adibidez, nerbio sistema zentralean, sistema kardiobaskularrean, digestio-aparatuan, gihar sisteman, arnas sisteman edota iraitz-aparatuan. Eta droga den heinean, eragin positibo eta negatiboak ditu, pertsonaren, testuinguruaren eta kontsumo bidearen arabera.
Eragin positiboen artean, honakoak aurki daitezke: energia eman eta nekea gutxitzen du, esna mantentzen eta kontzentratzen laguntzen du, buruko mina gutxitzen du, analgesikoei azkarrago eragiten laguntzen die, odolbatuak saihesten ditu, parkinsona pairatzeko arriskua murrizten du, bronkioak zabaltzen dituenez asma eta alergiak arindu ditzake, giltzurrun-kalkuluen eta behazun-harrien formakuntzak saihesten ditu, azukre edo esnerik gabe hartuta txantxarrak saihesten ditu, diabetesa garatzeko arriskua gutxitzen du…
Bestalde, eragin negatiboen artean, eta kafeina droga denez, tolerantzia eta mendekotasuna sor ditzakeela kontuan hartu behar da (dosi hilgarria ere badu). Gainera, ohiko erabiltzaile batek kafeina hartzeari uztean antsietatea, suminkortasuna, loezina, beherakoa, gihar tentsioa, gose eza, buruko mina, bihotz taupaden azkartzea edo urduritasuna pairatu ditzake.
Gaia aldatuz, normalean kafeina ez da eraginkorra alkoholarekin edo kalamuarekin nahasten denean (substantzia horiek kafeinaren eragin pizgarriak estaltzen dituztelako), eta bestelako substantzia pizgarriekin hartzea erabakiz gero, garrantzitsua da kontuan hartzea nerbio sistema zentrala are gehiago estimulatzean erritmo kardiakoa, arteria-presioa eta antsietatea handitzen direla. Modu berean, botikaren batekin hartzeko asmoa izatekotan, argibideak ikustea komeni da kafeinarekin bateragarria den ala ez jakiteko.
Bukatzeko, legez kanpoko substantzien erabiltzailea izanez gero, tentuz ibili, legez kanpoko droga erabiltzaileari iruzur egiteko kafeina aizuntzaile gisa erabiltzen delako batzuetan (askotan printzipio aktiboa baino kantitate handiagoan agertzen da). Ai Laket!! elkarteko testatze zerbitzuan, behintzat, askotan kafeina topatzen dugu anfetamina edo kokaina bezalako laginetan (prozesu baten bidez kafeina bereiztean, kristal-hauts zuriaren itxura duelako, eta aipatutako drogek bezala eragin pizgarriak dituelako).