Kai Nakairen eta Albina Stardusten azken kantuak entzun al dituzu?
Kai Nakai musikari gazteiztarra Metxa izeneko kantua kaleratu du, disko berriaren bigarren aurrerapena. Akaleia artistarekin batera egin du, elkarlanean. Artistak azaldu duenez, elektronika abesti hau "ahalduntze abesti bat da, garapen pertsonala, konfiantza, eta bakoitzak bere burua maitatzearen" aldeko aldarria.
Gaupasa disko berriarekin aro berri bat hasiko dela iragarri du, eta oraingo eta lehengo Kai Nakai uztartuko direla kantuetan. Gauaren alde ilunarekin eta goizaren argitasunarekin jolastuko du musikariak.
Albina Stardustek, berriz, Erre singlea aurkeztu du, folklorea, elektronika, tradizioa eta trabestismoa uztartzen dituen kantua. "Tradizioa erasoak justifikatzeko erabiltzen dela" salatzen du abestian, eta "ez garela isilduko". Bideoa ere egin dute, Miley Cyrusen Wreckling Ball abestiaren bideoan oinarrituta. Urriaren 29an kaleratuko du zortzi abestiz osatutako Izar izeneko diskoa, barnerakoiagoa izango dena, bere barruko mezua zabaltzeko.
Hain zuzen ere, Kai Nakaik eta Albina Stardustek elkarrekin kolaboratu zuten duela hilabete batzuk kaleratutako Goizerarte abestian eta bideoa ere egin zioten. Ikusi, entzun eta gozatu!