Kakalardoa apaingarri

Brownsvilleko (Texas) muga-funtzionarioek Mexikotik zetorren emakume bat atzeman dute brotxe gisa kakalardo bizia zeramalako. Intsektua urrezko kate batez zuen bere jertsera lotua eta harribitxizko inkrustazioak zituen. Plagak kontrolatzeaz arduratzen diren agenteek liberatu dute kakalardoa, eta andrea atxilotu. Zein da historia honetan animalia?