Kalakan Sarako leizean
Zuzeneko giro inguratzailea sortu eta publikoa magia horrekin sorgintzeko leku paregabea da Sarako leizea. Kalakan taldeko mutilek badakite, eta horregatik prestatu dute hiru eguneko kontzertu-ziklo berezia.
Gaurtik hasi (abuztuak 21) eta hiru egunez, kontzertu bana emango dute, gauero 21:30etatik aurrera. Emanaldi bakoitzeko, gainera, lagun ezberdinak gonbidatuko dituzte taula gainera.
Aurreneko saioak (gaur, hilak 21) euskal musika izango du ardatz, eta Kalakan hirukoak Mattin Lerissa, Berçaits Anaiak eta Etchegoyen Ahizpak izango ditu lagun.
Bigarren kontzertura (abuztuak 22) Luis Peixoto multiinstrumentista portugaldarra ekarriko dute.
Eta, azkenik, zikloa borobiltzeko, Iñaki Salvador-ekin batera ariko dira, jazza eta Mikel Laboaren kantak protagonista izango diren gaualdian.