Kalkulatu zure arropa erosketek ingurugiroan duten eragina
Arroparen industria munduko kutsakorrenetakoa da, eta hegazkinek zein itsasontziek baino CO2 gehiago isurtzen du atmosferara. Nazio Batuen Erakundeko Ingurugiro Programak zehazten duenez, praka bakero batzuk egiteko 7.500 litro ur erabili behar dira eta 33,4 kilo karbono isurtzen dira airera.
Noski, arropa erosi behar dugu noizbehinka, baina badirudi fast-fashion-aren eragin negatiboen inguruan kontzientzia hartzen hasiak garela. Gauzak horrela, geroz eta gehiago dira beren arropa kontsumo erritmoa mantsotu dutenak, eta prezio merkeen aurrean kalitatea lehensten dutenak. Bigarren eskuko arropa erostea edota alokatzea ere, pixkanaka goraka doan joera da. Dena den, modak jarraitzeari uztea ez da horren erraza; nola jakin dezakegu zenbat kutsatzen duen gure armairuak?
TherdUp bigarren eskuko arropa dendak test bat jarri du martxan, gure arropak eragiten duen kutsadura kalkulatzeko. Horrekin batera, gehian kutsatzen duten elementuak indetifikatzen laguntzen du, eta ohitura aldaketak egiteko gomendioak ematen ditu. Zenbatero erosten duzu arropa?, Online ala dendetan erosten duzu? Zenbat aldiz jartzen duzu garbigailua? Halako galderei erantzunez, zure armairuak zenbat kutsatzen duen jakingo duzu. Prest?