Kamikaz Kolektiboaren 'Troia' antzezlana izango da gaur Orioko hondartzan

Kamikaz Kolektiboaren 'Troia' antzezlana izango da gaur Orioko hondartzan Iraia Elias, Amancay Gaztañaga eta Erika Olaizola dira antzezlaneko aktoreak. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/kamikaz-kolektiboaren-troia-antzezlana-izango-da-gaur-orioko-hondartzan/@@download/image/KALEKA2024_GORKABRAVO_3_IGANDEA_165-1-1536x1024.jpg
2024/08/23
Iraia Elias, Amancay Gaztañaga eta Erika Olaizola dira antzezlaneko aktoreak.
Kamikaz Kolektiboaren 'Troia' antzezlana izango da gaur Orioko hondartzan

Orioko udako kultur programaren baitan kale-antzerkiaz gozatzeko aukera izango da gaur. Kamikaz Kolektiboak Troia antzezlana eskainiko du hondartzan, 19:00etatik aurrera. 

Antzezlanaren nondik norakoa honela laburbiltzen da: "Herrian objetu misteriotsu bat agertu da. Arriskutsua izan daitekeelakoan hiru superheroi deitu dituzte herria salbatzeko. Beraien botere guztiak erabiliko dituzte misioa aurrera eramateko eta herritarren laguntza ezinbestekoa da. Herrian sortu den tentsioa handia da eta edozein momentutan eztanda egin dezake".

Erika Olaizola, Amancay Gaztañaga eta Iraila Elias dira lanaren zuzendariak eta antzezleak. 50 minutu inguruko iraupena du euskarazko lanak, eta adin guztietako ikusleei zuzendua dago.