Katamotz iberiarra desagertze arriskuan dauden animalien kategoriatik atera da

Katamotz iberiarra desagertze arriskuan dauden animalien kategoriatik atera da Katamotz iberiarrak, munduan desagertzeko arrisku handienaren postua bete zuen behinola. Orain, bi hamarkada zerrenda horretan egon ostean, arriskutik atera da. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/katamotz-iberiarra-desagertze-arriskuan-dauden-animalien-kategoriatik-atera-da/@@download/image/49c3deb2-80ea-40df-9b31-1ff19f4ce643_16-9-aspect-ratio_default_0_x3118y3324.jpg
2024/06/26
Katamotz iberiarrak, munduan desagertzeko arrisku handienaren postua bete zuen behinola. Orain, bi hamarkada zerrenda horretan egon ostean, arriskutik atera da.
Katamotz iberiarra desagertze arriskuan dauden animalien kategoriatik atera da

2.000 katamotz iberiar inguru daudela kalkulatzen da, eta horregatik, orain soilik “zaurgarria” den animalien zerrendara igaro da UICN erakundearen esanetan.

Lynx pardinus deitutako espeziearen 62 ale geratzetik 2002an, egun 1.200 heldu eta gaztek euren lehen urtea gainditu dute eta Espainiako Trantsizio Ekologikoko ministerioaren arabera 2.000 katamotzetik gora daude iberiar penintsulan. 


Gaur egun Andaluzian, Murtzian, Gaztela-Mantxan, Extremaduran eta Portugalen ere aurkitu litezke. Baina kasu, katamotz iberiarra oraindik ere zaurgarria da eta UICNren arabera “untxien populazioaren gorabeherak direla eta agerraldi birikoak gerta litezke”.
Baina zer zerikusi du untxiak katamotz iberiarrarekin? Adituen erantzun laburra: guztia. Hain da horrela, katamotzaren berreskuratzean gakoak izan direla, izan ere, untxi europarra bere harrapakina da.

Kontua da, gaur egun, untxi europarrak, bere zonaldean, desagertze mehatxuan daudela, eta honek eragina izan lezake, ezinbestean, katamotz iberiarren populazioan ere. Katamotzaren berreskurapenean dagoen beste arrisku batzuk ezkutuko ehiza eta hauek nahi gabe ibilgailuren batekin jotzea dira.