Kezken %85 ez dira sekula errealitate bilakatzen

Hala dio ikerketa batek.

Kaliforniako unibertsitateak egindako ikerketa batek izan ohi ditugun kezkak aztertu ditu eta ondorioztatu du, ditugun kezken gehienak ez direla errealitate bihurtzen.

Parte hartzaileek denboran zehar izan dituzten antsietateak erregistratu zituzten eta ondoren errealitate bihurtu zirenak identifikatu. Harrigarria iruditu ala ez, kezka horien %85 ez ziren sekula hezurmamitu.

Errealitate bihurtu ziren kezken arten, parte hartzaileen %79a ohartu zen, arazoa uste baino hobeto kudeatu zutela eta bizi esperientzia baliagarriak atera zituztela egoera hartatik. Ondorioa? Gutxiago kezkatu eta bizi gehiago!