Kimu berriak

Aukeratu dituzte Kimuak 2006 egitasmoa osatuko duten film laburrak. Tartean, euskarazko bi film daude: Asier Altunaren "Sarean" eta Koldo Almandozen "Midori". Lanak 500 jaialdi baino gehiagotan aurkeztuko dituzte. 


CIRUGÍA
Animaziozko film laburra da Alberto Gonzalezen "Cirugía". Gonzalezek 35 milimetrotan egindako lehen filma da, baina aurretik, beste sei film egin ditu Lugoko egileak:  Filmari buruz, ondorengoa dio Gonzalezek: "Dardara honi ez iezaiozu kasurik egin".

JUEGO

Ione Hernandezek idatzitako eta zuzendutako filma. Umetako jolas batek bi anaien bizitza markatuko du. Ione Hernandez donostiarraren seigarren film laburra da.

MÁQUINA

Gabe Ibañezen lehen film laburra. Protagonistak izaera berria aurkitu nahi du minaren eta nahasmenaren bidez.

FOR(R)ESTI N THE DES(S)ERT

Luiso Berdejo donostiarraren film laburra. Anaien arteko maitasun estralurtarra dela dio. 2001. urtetik lau film labur zuzendu ditu Berdejok.

EL RELEVO

Cris eta Javieren istorioa kontatzen digu David Gonzalez bilbotarrak. Mutilak gauez lan egiten du. Neskak egunez. Hiru hilabete baino gehiago saiakeretan... eta oraindik ezer ere ez. Zer gertatzen zaio bikoteari?

Sarean. Asier Altuna



Kimuak 2006 honetan, euskarazko bi film aukeratu di-tuzte. "Sarean" da horietako bat, Asier Altuna bergararrak zuzendutakoa. "Portu batetik arrantza-ontzi bat itsasoratu da. Itsasoan barneratu eta gero, sareak bota dituzte. Sareak jasotzerakoan etorriko da sorpresa: sarean dozena erdi bat beltz daude". Javi Pez musikariaren soinu banda du filmak. Oso lan ezagunak filmatu ditu Asier Altunak: 1996an "Txotx" aurkeztu zuen, 1999an "40 ezetz", 2002an "Topeka", eta 2005ean, Telmo Esnalekin batera egindako "Aupa Etxebeste" film luzea.

Midori. Koldo Almandoz



Etomologo bat Kioton dago, kongresu batean. Hitzaldira joan beharrean, tenplu bat bisitatzea erabaki du, ordea. Egunak ez du ezer berezirik, harik eta, bere bideo kameraren aurrean, Midori agertzen den arte. Japonian eta Donostian grabatu du Koldo Almandoz donostiarrak film hau. 8 minutuko lana da, euskaraz.

Koldo Almandoz, 1997an hasi zen film laburrak egiten. “Razielen itzulera” izan zen bere lehenengo lana. Ordutik hona, beste sei lan egin ditu Almandozek: “Mon petit mon amour”, “Habana 3”, “A dar ba kar”, “Belarra”, “Amuak” eta “Desio Ehiztaria”.