Kirmen Uribe Iowako Unibertsitatean

Kirmen Uribe Iowako Unibertsitatean International Writing Program-en egonaldia egiteko hautatu dute idazle ondarrutarra https://www.gaztezulo.eus/albisteak/kirmen-uribe-iowako-unibertsitatean/@@download/image/KIRMEN.jpg
2017/08/09
albiste-laburra

ARGAZKILARIA: GALDER IZAGIRRE

International Writing Program-en egonaldia egiteko hautatu dute idazle ondarrutarra
Kirmen Uribe Iowako Unibertsitatean

Iowako International Writing Program-ek mundu osoko idazleak biltzen ditu abuztutik irailera, eta erresidentziak literatura-obren sorkuntzarako denbora eskaintzen die idazleei. Egile egonkortu zein berriei zuzendua da eta arlo ezberdinetako profesionalak elkartzen ditu: poetak, fikzio arloko idazleak, antzerkigileak zein ez-fikziozko idazleak.

1967tik hona, 150 herrialdetako 400 idazletik gora izan dira unibertsitate honetan egonaldiak egiten. Aurten, Etxepare Euskal Institutuaren babesaz, Kirmen Uribe ondarrutarra izan da hautatuetako bat, besteak beste, Bilbao – New York – Bilbao obrak (Literatura Sari Nazionala) izandako oihartzunari esker eta bere lanak 14 hizkuntzatara itzuliak izateak eman dion proiekzioari esker.

IWP honetako ardatz nagusia idazleen erresidentziak izan arren, klaseak eta tour-ak ere antolatzen dituzte. Hala, idazle bisitariak Estatu Batuetako sare kulturaletan barneratzen ditu, bertako unibertsitate bizitza gertutik ezagutzea ahalbidetzen die, eta unibertsitateko zein herrialde osoko literatura kurtsoetan parte hartzeko aukera ematen die. Bejondaizula, Kirmen!!