Kirola etxean egiteko app onenak

Kirola etxean egiteko app onenak Etxean egotea ez da aitzakia gorputza mugitzeko! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/kirola-etxean-egiteko-app-onenak/@@download/image/MYQOCSQF3JDIBEUG42O332JA4Q.jpg
2020/03/20
berria

Ane Urrutikoetxea @aneurruti

Etxean egotea ez da aitzakia gorputza mugitzeko!
Kirola etxean egiteko app onenak

Asteburua etxean igaro beharko dugu, eta ziur aski egun asko; horregatik, garrantzitsua da kirola egiten jarraitzea eta gorputza mugimenduan mantentzea. Zorionez, honetan ere teknologia gure alde dugu; jarraian, osasuntsu mantentzen lagunduko dizuten app honenak bildu ditugu:

  • HOME WORKOUT: Muskuluak landu nahi badituzu app hau oso baliagarria izango da zuretzat. Onena? Ez duzu kirol ekipamendurik behar ariketak burutzeko!
    Deskargatzeko: Android eta iOS
  • FREELETICS BODYWEIGHT: Entrenamendu plan ugari eskaintzen ditu, zailtasun maila ezberdinekin. Berdin du hasiberria bazara edo profesionala, zure mailako ariketak topatuko dituzu.
    Deskargatzeko: Android eta iOS
  • FITBIT COACH: Entrenatzaile pertsonal baten modukoa da app hau, eta ez duzu erloju berezirik beharko erabiltzeko. Errutina ezberdinak proposatuko dizkizu, 7 minutu eta ordubeteko tarteko ariketekin.
    Deskargatzeko: Android eta iOS
  • HIIT: Muskuluak lantzea garrantzitsua da, baina koarentenak eragin ditzakeen insomnio eta ezinegon egoerak baretzeko ezinbestekoa duzu kardio pixkat egitea. App honek hainbat errutina proposatuko dizkizu, eta bideo-tutorialak ditu laguntzeko.
    Deskargatzeko: Android eta iOS
  •  DAILY YOGA/PILATES ANYTIME: Estiramenduak eta arnasketa ariketak ere asko eskertuko dituzu egunotan. Yoga eta Pilates app hauek lagungarriak izango zaizkizu, errazak eta doakoak direlako, baina beste ehunka aukera ere topatuko dituzu.
    Deskargatzeko: Pilates Anytime
  • HAURDUN DAUDENENTZAT: Pregnancy Workouts app-ak haurdun daudenentzat ariketa espezifikoak eskaintzen ditu. Esandakoa, halako ehunka aukera daude!
    Deskargatzeko: Pregnancy Workouts