Kontzertuak, aurkezpenak eta lehiaketa izango dira Durangoko Azokako Gazte Eztandan

Abenduaren 6an izango da gazteeentzako egitaraua, goizetik gauera.

Gazteei eskainitako egitaraua izango da Durangoko Azokako Gazte Eztandan, abenduaren 6an. Aurkezpenak, lehiaketa, eta kontzertuak antolatu dituzte egun osoan zehar.

Honako ekintza hauek izango dira besteak beste: Ane Berriotxoa eta Jone Arriolaren film emanaldiak; Nize, Xsakara eta Kai Nakairen musika aurkezpenak; Miren Amurizaren eta Garazi Albizuaren liburu aurkezpenak; LaburmetraDA film laburren maratoia… Egitarau osoa hemen kontsulta daiteke.

Lehiaketa eta kontzertuak
Eguerdiko 14:00etan, Egin EztanDA! lehiaketan parte hartu ahalko dute 15-25 adin tarteko gazteek, lauko taldetan. Lehiaketa Landako plazako karpan izango da, eta kultura gaiak ardatz dituen jolasa . Izen-ematea egun berean egin beharko da, 12:00etan. 

Gauean, 22:00etatik aurrera, kontzertuak antolatu dituzte karpan bertan. Nekktar (Durangaldea) eta Naxker (Atarrabia) taldeak igoko dira oholtzara, eta ondoren Xaukena Xaukeko (Zaldibar) musika jartzaileek girotuko dute gaua.

Autobusak Gasteiztik eta Iruñetik
Gazte Eztandara joateko autobusak ipiniko dituzte Gasteizen eta Iruñean. Izena emateko, formulario hau bete behar dute gazteek:

Gasteiz: https://forms.gle/fGvNxbQws96DCPLSA

Iruñea: https://forms.gle/sUVfbH5rhsNVVs2b8