Krimenaren Agentzia Nazionala

4.500 agente izango ditu Erresuma Batuko Krimenaren Agentzia Nazionalak –NCA, ingelesez–, alegia, FBIren gisako erakundeak. Delitu ekonomiko eta zibernetikoak nahiz iruzur kasuak izango ditu aztergai; terrorismo gaiek, baina, Scot-land Yarden esku jarraituko dute, zerbitzu sekretuekin elkarlanean jarduten baitu. Keith Bristow erakunde berriko buruak adierazi du urteko aurrekontua oso baxua izango dela: 562 milioi euro.