Krokodil: Azken modako droga arriskutsua

Krokodil: Azken modako droga arriskutsua Merkaturatzen diren droga berriak inoiz baino arriskutsuagoak dira, eta droga hauek kontsumitzearen ondorioak sekula baino agerikoagoak dira. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/krokodil-azken-modako-droga-arriskutsua/@@download/image/shutterstock_779061160.jpg
2019/10/08

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Merkaturatzen diren droga berriak inoiz baino arriskutsuagoak dira, eta droga hauek kontsumitzearen ondorioak sekula baino agerikoagoak dira.
Krokodil: Azken modako droga arriskutsua

Mundu anglosaxoian mundu guztiaren ahotan dagoen droga berria Krokodil deitzen da, “barrutik jaten zaituen” estupefaziente bat. Prentsa ingelesak munduko narkotikorik hilgarriena bezala definitu duen droga da hau.

Jakin dugunez droga honekiko adikzioa du Emma Davies-ek. 41 urte ditu eta azken hilabete hauetan bi bihotzeko pairatu ditu, eta beste gaixotasun askoren artean Hepatitis C du.

Kontsumitzen duen droga, ikertu duten zientzialarien arabera, heroina baino hamar aldiz indartsuagoa da, baina zergatik deitzen da “krokodil” (krokodiloa ingelesez)? Azalpena oso sinplea da eta baita beldurgarria ere: droga horren efektuetako bat da kontsumitzailearen azala krokodilo azal bihurtzen dela asko hartu ez gero. Badirudi barrutik jaten zaituela sustantziak, munstro bat zure barnera sartu izan balitz bezala. Dastatu dutenek adierazi dute zonbi bat bezalakoa dela droga hau.

Hemen sakatu drogaren ondorioak ikusi nahi badituzu. Hori bai, ohartarazten dizugu bertan azaltzen diren irudiak izugarriki gordinak direla.