Kukairen 'Oskara', ikuskizun onenaren Max saria

Marie de Jongh konpainiaren 'Amour' ere saritu dute, eta Ainhoa Santamariak taldeko emakumezko aktore onenaren saria irabazi du.

Ospatzeko asko du Kukai Dantza taldeak; konpainiak dantza talde onenaren Max saria eskuratu berri du, eta Oskara ikuskizunari esker ere, dantza ikuskizun onenaren saria bereganatu dute.

Iaz estreinatu zuen dantza taldeak Oskara, eta Huescako Antzerki eta Dantza topaketetan sari bat jaso zuten. Kukaiko dantzariek 2015ean ere irabazi zuen dantza talde onenaren Max saria, eta 2009an, errebelazio saria, Tanttakarekin ondutako Hnuy Illa obrarekin.

Irabazi ez, baina izendapen gehiago bazituen Kukairen Oskara ikuskizunak, hala nola, espazio eszenikoaren antolaketa onenarena, (Marcos Morau), argiztapen onenarena (David Bernues) dantzari onenarena (Martxel Rodriguez) eta produkzio pribatu onenarena.

 

Marie de Jongh eta Ainhoa Santamaria ere saridun

Kukai ez da euskal artista saritu bakarra izan. Jokin Oregiren zuzendaritzapean, Marie de Jongh konpainiaren Amour lanak jaso du umeentzako edo familientzako ikuskizun onenaren saria.

Azkenik, Ainhoa Santamaria aktoreak aldeko emakumezko aktore onenaren saria eskuratu du La estupidez obran.

Argazkia: Efe.