[Lan eskaintza] GAZTEZULOn administrari-kudeatzaile bila gabiltza

[Lan eskaintza] GAZTEZULOn administrari-kudeatzaile bila gabiltza https://www.gaztezulo.eus/albisteak/lan-eskaintza-gaztezulon-administrari-kudeatzaile-bila-gabiltza/@@download/image/gaztezulo.jpg
2023/08/03
[Lan eskaintza] GAZTEZULOn administrari-kudeatzaile bila gabiltza

GAZTEZULOn administrari-kudeatzaile baten bila gabiltza. Kontabilitatea, gastuen zein sarreren kontrola, aurrekontuen kudeaketa eta planifikazioa, fakturazioa, diru-laguntza deialdietarako aurkezpena, zuriketak eta jarraipena, ordainketak, faktura elektronikoak eta kobruak egiten eskarmentua duena. Jardun ekonomikoaren kontrolaz arduratzeko gaitasuna, baliabideak optimizatuz, plan estrategikoa garatuz...

Baldintzak

EZINBESTEKO BALDINTZAK:
–  Ezinbestekoa komunikabideen edo prentsaren arloan lan eskarmentua izatea.
–  Euskaraz jakitea.
–  Ekonomia ezagutzak: diru-laguntzetan eskarmentua, zuriketak, aurrekontuak...
–  Proaktibitatea, ofimatika ezagutzak, egokitzapen azkarra eta kalkulu-orriak erabiltzen jakitea (excella).
–  Antolakuntzarako eta giza harremanetarako gaitasuna.
–  Taldean lan egiteko gaitasuna, zorrotza eta arduratsua.
–  Egitasmo berriak proposatu eta sortzeko gaitasuna.
–  Etxetik telematikoki egingo luke lan, lanaldi erdian, eta betebeharrak burutzeko beharrezkoak diren baliabideak izatea baloratuko da (ordenagailua, kontabilitateko programa…).

ESKAINTZEN DA:
–  Astean, oraingoz, 20 orduko lan kontratua (egunean 4 ordu, goizez), baina malgutasun handia eskaintzen dugu ordutegietan.
–  Etxetik telematikoki egingo luke lan.
–  Kontratu finkoa (lehenik hilabete batzuetako froga gainditzen badu)
–  2023ko irailetik aurrera hasiko litzateke lanean

HAUTAKETA PROZESUAREN JARRAIBIDEAK:
Bidali zure curriculuma lanpostu honetarako motibazioa azalduz: zuzendaria@gaztezulo.eus helbidera.