[Lan eskaintza] GAZTEZULOn kazetari bila gabiltza

[Lan eskaintza] GAZTEZULOn kazetari bila gabiltza https://www.gaztezulo.eus/albisteak/lan-eskaintza-gaztezulon-kazetari-bila-gabiltza/@@download/image/LAN ESKAINTZA_02.jpg
2025/01/30
[Lan eskaintza] GAZTEZULOn kazetari bila gabiltza

Baldintzak

EZINBESTEKO BALDINTZAK:
–  Komunikabideen edo prentsaren arloan lan eskarmentua izatea.
–  Euskarazko C1 maila titulua.
–  Albisteak, elkarrizketak, erreportajeak eta bestelako testuak idazteko gaitasuna.
–  Bideoak sortu, grabatu eta editatzen jakitea.
–  Sare sozialak kudeatzeko trebezia.
–  Antolakuntzarako eta giza harremanetarako gaitasuna.
–  Taldean lan egiteko abilezia, eta zorrotza eta arduratsua izatea.
–  Ideia berriak proposatu eta sortzeko gaitasuna.
–  Betebeharrak burutzeko beharrezkoak diren baliabideak izatea (ordenagailua, mugikorra…).

KONTUAN IZANGO DA:
– Kazetaritzan edo Ikus-Entzunezkoetan graduatua izatea.
– Pertsona dinamikoa, irekia, eta komunikaziorako gaitasuna duena izatea.

ESKAINTZEN DA:
– Astean, oraingoz, 20 orduko lan kontratua (egunean 4 ordu, goizez). Malgutasun handia eskaintzen dugu ordutegietan. Probaldia pasa eta gero, jardun osoko lanaldi bihurtzeko aurreikuspena.
– Etxetik telematikoki egingo da lan.
– Kontratu finkoa (lehenik hilabete batzuetako froga gainditzen badu).
– 2025eko martxotik aurrera hasteko.

HAUTAKETA PROZESUAREN JARRAIBIDEAK:
Bidali zure curriculuma, lanpostu honetarako motibazioa azalduz, zuzendaria@gaztezulo.eus helbidera.
Kurrikulumak bidaltzeko azken eguna: otsailak 17.