Lara Izagirreren 'Nora' filma emango dute gaur, ETB1-en

Lara Izagirreren 'Nora' filma emango dute gaur, ETB1-en Aitonaren heriotzaren ondoren, Euskal Herriko kostaldean zeharreko bidaia egingo duen 'Nora' da protagonista. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/lara-izagirreren-nora-filma-emango-dute-gaur-etb1en/@@download/image/kostaldea.png
2024/07/24
Aitonaren heriotzaren ondoren, Euskal Herriko kostaldean zeharreko bidaia egingo duen 'Nora' da protagonista.
Lara Izagirreren 'Nora' filma emango dute gaur, ETB1-en

Lara Izagirre zinemagile bizkaitarraren Nora filma emango dute gaur ETB1en, 22:30etik aurrera, 'Euskal Zinea' saioaren barruan. 

Ane Pikaza aktoreak gorpuztutako Nora protagonistak 30 urte ditu, aitona Nicolasekin bizi da eta bere bizitza ez da aurreikusi bezalakoa. Lan txikiak egiten ditu eta ia ez da bere herritik atera. Aitona galtzen duenean, Euskal Herriko kostaldetik bidaian abiatuko da, aitonaren errautsak amonarenen albora eramateko, Ziburura. 

Ane Pikazaz gain, beste hainbat aktore ageri dira road movie honetan: Hector Alterio, Ramon Barea, Klara Badiola, Naiara Carmona, Itziar Ituño, Iñigo Aranbarri, Loli Astoreka eta Joseba Usabiaga.