Lasai, ez da ezer gertatzen

Orrialdea betetzen ez duten mikro-ipuinez osatutako liburua. Bakardadea eta frustrazioa ageri dituzte, protagonistek bizi nahiko luketen baina bizi ez duten bizimoduak sorrarazitakoa. Dena den, atseginez irakurtzen diren ipuinak ditugu guztiak, ironiaz eta mikatzaren gozotasunez eginak. Esaten dena bezain garrantzitsua da esaten ez dena, iradokitzen dena. Ondo garatutako narrazioak, edota galdera guztiak erantzuten dituztenak atsegin dituztenei ere gomendatuko nieke, galtzen dutenaz ohartu daitezen.